Urbasa eta Andia mendietako larre/baso baliabideak antolatzeko proiektuan hainbat ekintza zehaztu dira erabilera tradizionalak mantentzeko eta, bereziki, abeltzaintza estentsiboa. Abeltzaintza mota hori, izan ere, intereseko habitatak eta haiei lotutako fauna kontserbatzeko elementu estrategikoa da.
JARDUNBIDE EGOKIAK: KUDEAKETA
OIHAN KUDEAKETA MOLDAKORRA ZUNBELTZEKO FINKAN
2019-2021 urteetan oihan antolamendurako proiektu bat prestatzen ari da. Hartan, kudeaketa moldakorreko printzipioak sartuko dira habitatek eta espezieek klima-aldaketaren aurka duten erresistentzia eta erresilientzia areagotzeko (haien artean nabarmentzekoa da masaren irregularizaziora joko duten horiek), bai eta ezagutza sortu eta erakusteko ere.
LANDARE EXOTIKO INBADITZAILEAK KONTROLATU ETA EZABATZEA BERTIZKO JAURERRIA PARKE NATURALEAN
Bertizko Jaurerria Parke Naturala Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu da eta bertako Erabilera eta Kudeaketarako III. Plan Zuzentzailea onetsi da. Neurrien artean, espezie exotikoak eta inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko plan baten prestaketa eta gauzapena dago. Izan ere, landare exotiko inbaditzaileak mehatxu dira bai bertako oihan hostogalkorrendako bai bertako ibaiertzeko basoarendako. 2018an, landare inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko lanei berreldu zitzaien.
MICOARAGÓN: “ARAGOIKO BALIABIDE MIKOLOGIKOAREN KUDEAKETA JASANGARRIA ETA BALORIZAZIOA”
Micoaragón Proiektuaren helburu nagusia da Aragoiko oihan baliabide mikologikoaren kudeaketa jasangarriari eta haren balorizazioari (elikadura eta turismoa) loturiko ekintza guztiak koordinatzea, hobetzea eta haien artean sinergiak bilatzea.
KLIMA-ALDAKETAK NAFARROAN ERAGINDAKO ONDORIOEN JARRAIPENA EGITEKO ADIERAZLEEN ATARIA
Klima-aldaketak Nafarroan eragindako ondorioen jarraipena egiteko adierazleen ataria Nafarroako Lurralde Behatokiak garatu du eta, horri esker, adierazle sorta bat bilatu, ikusi eta deskargatu daitezke klima-aldaketaren arloan. LIFE-IP-NAdapta-CC proiektu integratuan sartua dago.
AGOTZENEA. EKOHEZKUNTZA GUNEA. INGURUMENEKO PROIEKTU JASANGARRIAK
Agotzenea ekohezkuntza proiektu bat da. Haren ardatz nagusia ekimena erakusteko gune bat da, den-dena bioeraikuntza arloko irizpideekin eta teknikekin bat eraikia. Eraikinak bere inguruko materialak eta baliabide naturalak baliatzen ditu. Bere energia sortu, euri-urak bildu eta berraprobetxatzen ditu, ur grisak araztu eta elikagaiak era jasangarrian sortzen ditu. Ia ez du kontsumorik.
KLIMA-ALDAKETARAKO EGOKITZAPENA PIRINIOETAKO PINUDIETAN: UNADAREN DENTSITATEA KONTROLATZEA, KLIMA MOTAREN ARABERA
Azterlan honek esploratu dituen ereduek prozesu ekologikoak simulatzen dituzte eta, gainera, oihan kudeaketaren efektuak simulatzeko aukera ematen dute pinudien bariazioa ulertzeko, prezipitazioaren, ebapotranspirazioaren eta zur erauzketa areagotzearen arabera, hots, horiek orok mantenugaien eskuragarritasunari eragiten ahal baiiote. Ikerketak hainbat kudeaketa mota proposatu ditu (espazioan testuinguratua) Nafarroako oihangintza klima-aldaketara egokitzeko baliogarriak.
TOOLKIT: KLIMA-ALDAKETARAKO EGOKITZAPENA KUDEAKETA PLANEN PRESTAKETAN TXERTATZEA
Gomendioak era antolatuan laburbiltzeko tresna erabilgarri bat da, klima-aldaketarako prozesua eremu babestuak kudeatzeko planen prestaketa eta berrazterketa prozesuetan txertatze aldera.
GIZAKIEK MENDI EREMUETAKO BALIABIDE HIDRIKOETAN ERAGITEN DITUZTEN INPAKTUAK MURRIZTEA
Duela 6 urte, Pirinioetako Parke Naturalak programa bat abiarazi zuen turismo guneetako, aterpeetako eta artzaintza etxoletako kudeatzaileei laguntze aldera, baliabide hidrikoak hobetzeko gailuak paratzea sustatzeko eta esperimentatzeko. Helburua uraren kalitatea zaintzea da, elkartasunez zaindu ere, uretan goiti eta uretan beheiti; halaber, klima-aldaketari aurre egitea, kalitate oneko ura gero eta gutxiago izatea eragiten baitu.
PIRINIOETAKO PARKE NAZIONALAREN LURRALDEKO JARDUEREK KLIMAREKIKO DUTEN KALTEBERATASUNA AZTERTZEA
2012an, Parkeak lurraldeko hainbat eragile bildu zituen, hainbat arlotakoak (turismoa, oihana, ura, osasuna, etab.) arintze eta egokitzapen estrategia bat zehazte aldera hurrengo urteetarako. 2015-2020ko Klima Energia Planean bildua dago. Lan horri esker, klima-arrisku handien menpean dauden eta erresilientzia gaitasun gutxiko jarduerak identifikatu ziren.
ISTILAK/URMAELAK LEHENGORATZEA
Hezegune txikiak arrisku gorrian daude klima-aldaketaren ondorioz. Egoera ekologiko txarrean dauden istilak garbituko dira edota beste kokagune batzuk hondeatuko dira ekosistema horiek ez desagertzeko.
BIDARTEKO ERRETEGIA NATURGUNE SENTIKORRA BIRNATURALIZATU DA
Bidarteko Erretegia hondartza (Lapurdi, Pirinio Atlantikoak) birnaturalizatu da hainbat arlotako erronka berriei erantzuteko, dela biodibertsitatearen babesean, dela klima-aldaketarako egokitzapenean, dela eko-arduraren garapenean.
ÎLE NOUVELLEKO POLDERRAK KENTZEA
Île Nouvelle (Uharte Berria) Girondako estuarioan dago. Lehenago, mahastizaintza zen nagusi, eta gero, artoa. Girondako Departamentuak eta Itsasertza zaintzeko erakundeak proiektu bat jarri dute abian uharte harresitu hori estuarioaren ingurunearekin berriro lotzeko, eta orain lantzen ez diren nekazaritza-lurrak, polderrak berez kentzearen bidez birnaturalizatzeko.
ESKULIBURUA: “NEKAZARITZA ETA BASO SISTEMA MEDITERRANEOAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK”
Basoa era moldakorrean kudeatzeko jarraibideak bildu ditu, basoak Nafarroako eremu mediterraneoan klima-egoera berrietara egokituta kudeatzeko. Klima-aldaketarako egokitzapena erresistentzia eta erresilientziarako onuragarria izateaz gainera, ona ere bada nekazaritza eta baso sistemen egokitze eta mantentze gaitasunetarako, ahalik eta autonomoenak izan daitezen eta egokitzapen gogorrik ez izateko moduan.
KONEXIO HIDROLOGIKOA EGITEA ETA HABITATAK HOBETZEA ARGA IBAIAREN BEHE-TARTEAREN MEANDROETAKO HABITATETAN (NAFARROA). ARGA BAZTERREKO SOTO SARDILLA MEANDROAREN BIRLOTURA EGITEA
Konexio hidrologikoa egitea eta habitatak hobetzea Arga ibaiaren behe-tartearen meandroetako habitatetan” proiektua garatuz, Arga ibaiko behe tarteko meandroak lehengoratu nahi dira, azken hamarkadetan hondatu egin baitira, ibaia lubeten bitartez bideratu baita. Lan horien ondorioz, meandro zaharrak abandonatu dira eta ibaiertzetako landaretza hein baterako desagertu da.
TREMEDAL, IBERIAR PENINTSULAREN IPARRALDEKO HEZEGUNE KONTINENTALAK: ZOHIKAZTEGIAK ETA INGURU HIGROFILOEN KUDEAKETA ETA LEHENGORATZEA
TREMEDAL proiektuaren bidez hainbat ekintza egin dira zohikaztegietako habitaten eta habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzeko, Kantauriko erlaitzeko hezegune sorta batean; gehienak, Natura 2000 Sareko naturguneak dira.