JARDUNBIDE EGOKIAK: KONTSERBAZIOA

URBASA ETA ANDIA MENDIETAKO BAZKA ESKAINTZAREN KUDEAKETA

Urbasa eta Andia mendietako larre/baso baliabideak antolatzeko proiektuan hainbat ekintza zehaztu dira erabilera tradizionalak mantentzeko eta, bereziki, abeltzaintza estentsiboa. Abeltzaintza mota hori, izan ere, intereseko habitatak eta haiei lotutako fauna kontserbatzeko elementu estrategikoa da.

OIHAN KUDEAKETA MOLDAKORRA ZUNBELTZEKO FINKAN

2019-2021 urteetan oihan antolamendurako proiektu bat prestatzen ari da. Hartan, kudeaketa moldakorreko printzipioak sartuko dira habitatek eta espezieek klima-aldaketaren aurka duten erresistentzia eta erresilientzia areagotzeko (haien artean nabarmentzekoa da masaren irregularizaziora joko duten horiek), bai eta ezagutza sortu eta erakusteko ere.

LANDARE EXOTIKO INBADITZAILEAK KONTROLATU ETA EZABATZEA BERTIZKO JAURERRIA PARKE NATURALEAN

Bertizko Jaurerria Parke Naturala Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu da eta bertako Erabilera eta Kudeaketarako III. Plan Zuzentzailea onetsi da. Neurrien artean, espezie exotikoak eta inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko plan baten prestaketa eta gauzapena dago. Izan ere, landare exotiko inbaditzaileak mehatxu dira bai bertako oihan hostogalkorrendako bai bertako ibaiertzeko basoarendako. 2018an, landare inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko lanei berreldu zitzaien.

AGOTZENEA. EKOHEZKUNTZA GUNEA. INGURUMENEKO PROIEKTU JASANGARRIAK

Agotzenea ekohezkuntza proiektu bat da. Haren ardatz nagusia ekimena erakusteko gune bat da, den-dena bioeraikuntza arloko irizpideekin eta teknikekin bat eraikia. Eraikinak bere inguruko materialak eta baliabide naturalak baliatzen ditu. Bere energia sortu, euri-urak bildu eta berraprobetxatzen ditu, ur grisak araztu eta elikagaiak era jasangarrian sortzen ditu. Ia ez du kontsumorik.

ISTILAK/URMAELAK LEHENGORATZEA

Hezegune txikiak arrisku gorrian daude klima-aldaketaren ondorioz. Egoera ekologiko txarrean dauden istilak garbituko dira edota beste kokagune batzuk hondeatuko dira ekosistema horiek ez desagertzeko.

ITSAS EREMU HEZIGARRIAK. BIARRITZ, ADIBIDE

2017tik honat, AME edo itsas eremu hezigarriak ezarri dira Pirinio Atlantikoetako itsasertzean, Natura 2000 sareko lekuetan. Arduradunak Reptou lehen hezkuntzako ikastetxea, Biarritzeko Itsas Zentroa eta Biarritzeko Hiria dira.

ÎLE NOUVELLEKO POLDERRAK KENTZEA

Île Nouvelle (Uharte Berria) Girondako estuarioan dago. Lehenago, mahastizaintza zen nagusi, eta gero, artoa. Girondako Departamentuak eta Itsasertza zaintzeko erakundeak proiektu bat jarri dute abian uharte harresitu hori estuarioaren ingurunearekin berriro lotzeko, eta orain lantzen ez diren nekazaritza-lurrak, polderrak berez kentzearen bidez birnaturalizatzeko.

ESKULIBURUA: “NEKAZARITZA ETA BASO SISTEMA MEDITERRANEOAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK”

Basoa era moldakorrean kudeatzeko jarraibideak bildu ditu, basoak Nafarroako eremu mediterraneoan klima-egoera berrietara egokituta kudeatzeko. Klima-aldaketarako egokitzapena erresistentzia eta erresilientziarako onuragarria izateaz gainera, ona ere bada nekazaritza eta baso sistemen egokitze eta mantentze gaitasunetarako, ahalik eta autonomoenak izan daitezen eta egokitzapen gogorrik ez izateko moduan.

KONEXIO HIDROLOGIKOA EGITEA ETA HABITATAK HOBETZEA ARGA IBAIAREN BEHE-TARTEAREN MEANDROETAKO HABITATETAN (NAFARROA). ARGA BAZTERREKO SOTO SARDILLA MEANDROAREN BIRLOTURA EGITEA

Konexio hidrologikoa egitea eta habitatak hobetzea Arga ibaiaren behe-tartearen meandroetako habitatetan” proiektua garatuz, Arga ibaiko behe tarteko meandroak lehengoratu nahi dira, azken hamarkadetan hondatu egin baitira, ibaia lubeten bitartez bideratu baita. Lan horien ondorioz, meandro zaharrak abandonatu dira eta ibaiertzetako landaretza hein baterako desagertu da.