Urbasa eta Andia mendietako larre/baso baliabideak antolatzeko proiektuan hainbat ekintza zehaztu dira erabilera tradizionalak mantentzeko eta, bereziki, abeltzaintza estentsiboa. Abeltzaintza mota hori, izan ere, intereseko habitatak eta haiei lotutako fauna kontserbatzeko elementu estrategikoa da.
JARDUNBIDE EGOKIAK: EZAGUTZAREN HOBEKUNTZA
OIHAN KUDEAKETA MOLDAKORRA ZUNBELTZEKO FINKAN
2019-2021 urteetan oihan antolamendurako proiektu bat prestatzen ari da. Hartan, kudeaketa moldakorreko printzipioak sartuko dira habitatek eta espezieek klima-aldaketaren aurka duten erresistentzia eta erresilientzia areagotzeko (haien artean nabarmentzekoa da masaren irregularizaziora joko duten horiek), bai eta ezagutza sortu eta erakusteko ere.
LANDARE EXOTIKO INBADITZAILEAK KONTROLATU ETA EZABATZEA BERTIZKO JAURERRIA PARKE NATURALEAN
Bertizko Jaurerria Parke Naturala Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu da eta bertako Erabilera eta Kudeaketarako III. Plan Zuzentzailea onetsi da. Neurrien artean, espezie exotikoak eta inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko plan baten prestaketa eta gauzapena dago. Izan ere, landare exotiko inbaditzaileak mehatxu dira bai bertako oihan hostogalkorrendako bai bertako ibaiertzeko basoarendako. 2018an, landare inbaditzaileak kontrolatu eta ezabatzeko lanei berreldu zitzaien.
MICOARAGÓN: “ARAGOIKO BALIABIDE MIKOLOGIKOAREN KUDEAKETA JASANGARRIA ETA BALORIZAZIOA”
Micoaragón Proiektuaren helburu nagusia da Aragoiko oihan baliabide mikologikoaren kudeaketa jasangarriari eta haren balorizazioari (elikadura eta turismoa) loturiko ekintza guztiak koordinatzea, hobetzea eta haien artean sinergiak bilatzea.
KLIMA-ALDAKETAK NAFARROAN ERAGINDAKO ONDORIOEN JARRAIPENA EGITEKO ADIERAZLEEN ATARIA
Klima-aldaketak Nafarroan eragindako ondorioen jarraipena egiteko adierazleen ataria Nafarroako Lurralde Behatokiak garatu du eta, horri esker, adierazle sorta bat bilatu, ikusi eta deskargatu daitezke klima-aldaketaren arloan. LIFE-IP-NAdapta-CC proiektu integratuan sartua dago.
AGOTZENEA. EKOHEZKUNTZA GUNEA. INGURUMENEKO PROIEKTU JASANGARRIAK
Agotzenea ekohezkuntza proiektu bat da. Haren ardatz nagusia ekimena erakusteko gune bat da, den-dena bioeraikuntza arloko irizpideekin eta teknikekin bat eraikia. Eraikinak bere inguruko materialak eta baliabide naturalak baliatzen ditu. Bere energia sortu, euri-urak bildu eta berraprobetxatzen ditu, ur grisak araztu eta elikagaiak era jasangarrian sortzen ditu. Ia ez du kontsumorik.
KLIMA-ALDAKETARAKO EGOKITZAPENA PIRINIOETAKO PINUDIETAN: UNADAREN DENTSITATEA KONTROLATZEA, KLIMA MOTAREN ARABERA
Azterlan honek esploratu dituen ereduek prozesu ekologikoak simulatzen dituzte eta, gainera, oihan kudeaketaren efektuak simulatzeko aukera ematen dute pinudien bariazioa ulertzeko, prezipitazioaren, ebapotranspirazioaren eta zur erauzketa areagotzearen arabera, hots, horiek orok mantenugaien eskuragarritasunari eragiten ahal baiiote. Ikerketak hainbat kudeaketa mota proposatu ditu (espazioan testuinguratua) Nafarroako oihangintza klima-aldaketara egokitzeko baliogarriak.
GIZAKIEK MENDI EREMUETAKO BALIABIDE HIDRIKOETAN ERAGITEN DITUZTEN INPAKTUAK MURRIZTEA
Duela 6 urte, Pirinioetako Parke Naturalak programa bat abiarazi zuen turismo guneetako, aterpeetako eta artzaintza etxoletako kudeatzaileei laguntze aldera, baliabide hidrikoak hobetzeko gailuak paratzea sustatzeko eta esperimentatzeko. Helburua uraren kalitatea zaintzea da, elkartasunez zaindu ere, uretan goiti eta uretan beheiti; halaber, klima-aldaketari aurre egitea, kalitate oneko ura gero eta gutxiago izatea eragiten baitu.
PIRINIOETAKO PARKE NAZIONALAREN LURRALDEKO JARDUEREK KLIMAREKIKO DUTEN KALTEBERATASUNA AZTERTZEA
2012an, Parkeak lurraldeko hainbat eragile bildu zituen, hainbat arlotakoak (turismoa, oihana, ura, osasuna, etab.) arintze eta egokitzapen estrategia bat zehazte aldera hurrengo urteetarako. 2015-2020ko Klima Energia Planean bildua dago. Lan horri esker, klima-arrisku handien menpean dauden eta erresilientzia gaitasun gutxiko jarduerak identifikatu ziren.
PIRINIOETAKO ELURTEGIETAKO LANDARE-OSAERAREN JARRAIMENDUA EGITEA ETA ELURTEGIEN EZAUGARRIAK AZTERTZEA, PIRINIOETAKO PARKE NATURALAREN BARNEAN
Sare bat sortu da Andorrako, Espainiako eta Frantziako elurtegi alpetarretako landarediaren jarraimendua egiteko, klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren barnean. Azterlanak helburu du elurtegietako landareen bilakaeraren jarraimendua egitea. Zehazki, Pirinioetako Parke Nazionalaren lurraldean, bi elurtegi aukeratu ziren.
ORCHAMP BEHATOKIAREN EZARPENA: BIODIBERTSITATEAREN ETA MENDIKO EKOSISTEMEN FUNTZIONAMENDUAREN ESPAZIO ETA DENBORA BEHATOKIA
ORCHAMP sortu da ekosistemen biodibertsitatea eta funtzionamendua nola egituratzen diren behatu, aztertu eta modelatzeko, Frantziako Alpeetan.
HERRITAR ZIENTZIAREN PROGRAMA, AIREAREN KALITATEA SENTSOREEN BIDEZ NEURTZEKO
Airearen kalitatea zuzenean dago lotua klima-aldaketarekin.
Inguru menditsuetako airearen kalitatea hala moduzkoa da, espero zitekeenaz bestela, eta are gehiago, zenbait garaitan, oso txarra. Ekintzaren bidez behatzaileen sare bat sortu eta dinamizatu nahi da airean diren partikula txikien kalitatea sentsoreen bidez neurtzeko.
ACCLIMATERRA – KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO ESKUALDEKO BATZORDE ZIENTIFIKOA
AcclimaTerra Klima Aldaketari buruzko eskualdeko Batzorde Zientifikoa da. Akitania Berriko akademia giroetako zientzialariak biltzen ditu, bai eta ikerketa erakundeak ere. Batzordeak behar diren ezagutzak eman nahi dizkie lurraldeko eragileei klima-aldaketara egokitzeko duten estrategia bultzatze aldera.
ITSAS EREMU HEZIGARRIAK. BIARRITZ, ADIBIDE
2017tik honat, AME edo itsas eremu hezigarriak ezarri dira Pirinio Atlantikoetako itsasertzean, Natura 2000 sareko lekuetan. Arduradunak Reptou lehen hezkuntzako ikastetxea, Biarritzeko Itsas Zentroa eta Biarritzeko Hiria dira.
ÎLE NOUVELLEKO POLDERRAK KENTZEA
Île Nouvelle (Uharte Berria) Girondako estuarioan dago. Lehenago, mahastizaintza zen nagusi, eta gero, artoa. Girondako Departamentuak eta Itsasertza zaintzeko erakundeak proiektu bat jarri dute abian uharte harresitu hori estuarioaren ingurunearekin berriro lotzeko, eta orain lantzen ez diren nekazaritza-lurrak, polderrak berez kentzearen bidez birnaturalizatzeko.
ESKULIBURUA: “NEKAZARITZA ETA BASO SISTEMA MEDITERRANEOAK KUDEATZEKO JARRAIBIDEAK”
Basoa era moldakorrean kudeatzeko jarraibideak bildu ditu, basoak Nafarroako eremu mediterraneoan klima-egoera berrietara egokituta kudeatzeko. Klima-aldaketarako egokitzapena erresistentzia eta erresilientziarako onuragarria izateaz gainera, ona ere bada nekazaritza eta baso sistemen egokitze eta mantentze gaitasunetarako, ahalik eta autonomoenak izan daitezen eta egokitzapen gogorrik ez izateko moduan.
TREMEDAL, IBERIAR PENINTSULAREN IPARRALDEKO HEZEGUNE KONTINENTALAK: ZOHIKAZTEGIAK ETA INGURU HIGROFILOEN KUDEAKETA ETA LEHENGORATZEA
TREMEDAL proiektuaren bidez hainbat ekintza egin dira zohikaztegietako habitaten eta habitat higrofiloen kontserbazio egoera hobetzeko, Kantauriko erlaitzeko hezegune sorta batean; gehienak, Natura 2000 Sareko naturguneak dira.
ESPERIENTZIAK TRUKATZEKO TOPAKETA TALDE ERAGILEEN, PROIEKTU BERRITZAILEEN ETA HORIZONTE 2020 PROGRAMAREN ARTEAN, KLIMA-ALDAKETARI ETA KARBONO-AZTARNAREN MURRIZKETARI BURUZ, LANDA SARE NAZIONALAK (RRN) ANTOLATURIK
Topaketa 2020ko irailaren 15ean egin zen: Trukaketa Birtuala Talde Eragileen, Proiektu Berritzaileen eta Horizonte 2020 Programaren artean. Gaia hauxe izan zen: klima-aldaketa eta karbono-aztarnaren murrizketa. Xedea: irtenbide berritzaileak eztabaidatu eta zehaztea nekazaritzak eta oihangintzak dituzten arazo eta erronken aurrean. Antolatzailea Landa Sare Nazionala izan da (RRN).
