Proiektua

kataputxintxa

Naturclima mugaz gaindiko lankidetza proiektu bat da Naturguneen kudeaketarako eta gobernantzarako, Klima Aldaketarako Egokitzapenaren ezaugarriak eta gaitasunak aztertze aldera.

 

HELBURUAK

 

Helburu orokorra

Naturclimak lankidetza areagotu nahi du Naturguneen kudeaketaz eta gobernantzaz -Pirinioez bi aldeetan- arduratzen diren entitateen artean, naturguneak babesteko, sustatzeko eta Klima Aldaketarako egokitzapena hobetzeko.

  • Jardunbide Egokiak identifikatuz
  • Ezagutza baliatuz eta transferituz partaidetzan oinarritutako esparru baten baitan.
  • Bi aldeetako Naturgune aukeratuetan esperientzia berriak garatzeko.
  • Eta Naturgune eredugarriak izateko, Klima Aldaketara Egokitzeari dagokionean.

Berariazko helburuak

  • Naturcliman egindako jarduerak eta Erreferentziazko esperientziak ebaluatu eta hedatzea, xede honekin:
    1. 1. Ezagutzak baliatu eta Pirinioetako beste gune eta eskualde batzuetara transferitzea.
    2. 2. Lurralde parte-hartzaileetako Naturguneetako ondarearen balioa nabarmendu, zabaldu eta sustatzea, betiere Klima Aldaketara egokitzeko mugaz gaindiko ikuspegitik.
    3. 3. Ingurumen Hezkuntzaren mugaz gaindiko profesionalizazioa, Klima Aldaketarako Egokitzapenaren arloan. Horrek esperientzia praktiko gisa balioko du Naturguneetan.
  • Guneak eta ekipamenduak hobetzea, aurreko esperientziak baliatu ahal izateko, eta hiru eskualdeetako Naturguneetan erreferentziazko esperientzia berriak diseinatu eta garatzeko, hiru arlootan, hain zuzen ere:
    1. Nola aztertu klima-aldaketa fenologiaren eta hegaztien migrazioaren bidez.
    2. Naturguneen kudeaketa eta partaidetzazko gobernantza.
    3. Eta ingurumen-hezkuntza integrala, prestakuntza eta informazioa, Klima Aldaketa xedea delarik, Klima Aldaketarako Naturgune Eredugarriak izateko.
  • Naturguneak kudeatzeko Jardunbide Egokiak identifikatu eta trukatzea, eta beste proiektu eta jarduketez eskuratu diren ezagutzak baliatzea, Nafarroako, Pirinio Atlantikoetako eta Pirinio Garaietako Naturguneen entitate kudeatzaileak bateratuz eta lankidetzan arituz, Naturgune horien Klima Aldaketarako egokitzapena sustatze aldera.

 

EMAITZA AURREIKUSIAK

NaturClimak Agintari Publikoen, tokiko bazkideen, herritarren eta Naturguneen kudeaketan diharduten entitateen arteko sentsibilizazioa landuko du. Gobernagarritasunari buruzko erreferentziazko esperientziak ezartzeari esker, Klima Aldaketa hobeki hartuko da aintzat, bai eta Egokitzapenerako praktikak ere.

Logotipoa NaturClima
Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) %65 kofinantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFA programaren helburua integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da Espainia-Frantzia-Andorra mugaz-gaindiko eremuan. Bere laguntza ekonomia-jardueren inguruan kokatzen da, lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute estrategia partekatuen bitartez