Hegaztien migrazioa eta klima-aldaketa

2022ko martxoaren 31n, Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa publikoak hegaztien migrazioari eta klima-aldaketari buruzko online tailerra antolatu zuen NaturClima Proiektuaren esparruan. On line topaketa horretan, hainbat herrialdetako hegaztien migrazioaren azterketari buruzko esperientziak trukatu ziren, lan-talde bakoitzak bere ibilbide profesionalean aurkitu dituen zailtasunak eta aukerak bateratzeko, bai eta espezieen fenologian izandako aldaketak klima-aldaketarekin lotzeko egindako analisiak ere.