Administrazioa, Erabilera publikoa, Ezagutzaren hobekuntza, Gobernantza, Kontserbazioa, Kudeaketa, Prestakuntza
Klima-aldaketak Nafarroan eragindako ondorioen jarraipena egiteko adierazleen ataria Nafarroako Lurralde Behatokiak garatu du eta, horri esker, adierazle sorta bat bilatu, ikusi eta deskargatu daitezke klima-aldaketaren arloan. LIFE-IP-NAdapta-CC proiektu integratuan sartua dago.
Ezagutzaren hobekuntza, Kudeaketa
Duela 6 urte, Pirinioetako Parke Naturalak programa bat abiarazi zuen turismo guneetako, aterpeetako eta artzaintza etxoletako kudeatzaileei laguntze aldera, baliabide hidrikoak hobetzeko gailuak paratzea sustatzeko eta esperimentatzeko. Helburua uraren kalitatea zaintzea da, elkartasunez zaindu ere, uretan goiti eta uretan beheiti; halaber, klima-aldaketari aurre egitea, kalitate oneko ura gero eta gutxiago izatea eragiten baitu.
Ezagutzaren hobekuntza, Gobernantza, Kudeaketa
2012an, Parkeak lurraldeko hainbat eragile bildu zituen, hainbat arlotakoak (turismoa, oihana, ura, osasuna, etab.) arintze eta egokitzapen estrategia bat zehazte aldera hurrengo urteetarako. 2015-2020ko Klima Energia Planean bildua dago. Lan horri esker, klima-arrisku handien menpean dauden eta erresilientzia gaitasun gutxiko jarduerak identifikatu ziren.
Ezagutzaren hobekuntza, Klima-aldaketarekin lotutako adierazleen ekoizpena
Sare bat sortu da Andorrako, Espainiako eta Frantziako elurtegi alpetarretako landarediaren jarraimendua egiteko, klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren barnean. Azterlanak helburu du elurtegietako landareen bilakaeraren jarraimendua egitea. Zehazki, Pirinioetako Parke Nazionalaren lurraldean, bi elurtegi aukeratu ziren.
Ingurumen-hezkuntza
Mendi-hegi bat irudikatzen duen eredu edo maketa bat sortu da. Eredu hori 5 geruzatan banaturik dago. Azpiatal bakoitzak erakusten du zer-nolako ondorioak dituen klima-aldaketak fauna-espezie edo landare-espezie batengan. Elementuak mugitu eginen dira, klima-aldaketaren ondorioekin bat.