Ingurumen-hezkuntza
Mendi ateraldia eta, ondotik, iritziak trukatzeko jardunaldi bat bai hautetsiendako, bai gizarte arloko profesionalendako. Taillon mendiko glaziarra ikustera joanen dira (Gavarnieko zirkuan); ondotik, ikasgelako jardunaldian, eragileen testigantzak jasoko dira beren jarduerak klima-aldaketara nola egokitzen ari diren erran dezaten.
Ezagutzaren hobekuntza, Gobernantza, Publikoarekin ezagutza trukatzea ekintza askoren bidez
AcclimaTerra Klima Aldaketari buruzko eskualdeko Batzorde Zientifikoa da. Akitania Berriko akademia giroetako zientzialariak biltzen ditu, bai eta ikerketa erakundeak ere. Batzordeak behar diren ezagutzak eman nahi dizkie lurraldeko eragileei klima-aldaketara egokitzeko duten estrategia bultzatze aldera.
Administrazioa, Ezagutzaren hobekuntza, Gobernantza
Topaketa 2020ko irailaren 15ean egin zen: Trukaketa Birtuala Talde Eragileen, Proiektu Berritzaileen eta Horizonte 2020 Programaren artean. Gaia hauxe izan zen: klima-aldaketa eta karbono-aztarnaren murrizketa. Xedea: irtenbide berritzaileak eztabaidatu eta zehaztea nekazaritzak eta oihangintzak dituzten arazo eta erronken aurrean. Antolatzailea Landa Sare Nazionala izan da (RRN).