Azpiegitura jasangarri eta moldakorra eraikitzea, Ezagutzaren hobekuntza, Gobernantza, Ingurumen-hezkuntza, Kontserbazioa, Kudeaketa, Prestakuntza
Agotzenea ekohezkuntza proiektu bat da. Haren ardatz nagusia ekimena erakusteko gune bat da, den-dena bioeraikuntza arloko irizpideekin eta teknikekin bat eraikia. Eraikinak bere inguruko materialak eta baliabide naturalak baliatzen ditu. Bere energia sortu, euri-urak bildu eta berraprobetxatzen ditu, ur grisak araztu eta elikagaiak era jasangarrian sortzen ditu. Ia ez du kontsumorik.
Ezagutzaren hobekuntza, Kudeaketa, Prestakuntza
Azterlan honek esploratu dituen ereduek prozesu ekologikoak simulatzen dituzte eta, gainera, oihan kudeaketaren efektuak simulatzeko aukera ematen dute pinudien bariazioa ulertzeko, prezipitazioaren, ebapotranspirazioaren eta zur erauzketa areagotzearen arabera, hots, horiek orok mantenugaien eskuragarritasunari eragiten ahal baiiote. Ikerketak hainbat kudeaketa mota proposatu ditu (espazioan testuinguratua) Nafarroako oihangintza klima-aldaketara egokitzeko baliogarriak.