KLIMA-ALDAKETARAKO EGOKITZAPENA PIRINIOETAKO PINUDIETAN: UNADAREN DENTSITATEA KONTROLATZEA, KLIMA MOTAREN ARABERA

Azterlan honek esploratu dituen ereduek prozesu ekologikoak simulatzen dituzte eta, gainera, oihan kudeaketaren efektuak simulatzeko aukera ematen dute pinudien bariazioa ulertzeko, prezipitazioaren, ebapotranspirazioaren eta zur erauzketa areagotzearen arabera, hots, horiek orok mantenugaien eskuragarritasunari eragiten ahal baiiote. Ikerketak hainbat kudeaketa mota proposatu ditu (espazioan testuinguratua) Nafarroako oihangintza klima-aldaketara egokitzeko baliogarriak.

GIZAKIEK MENDI EREMUETAKO BALIABIDE HIDRIKOETAN ERAGITEN DITUZTEN INPAKTUAK MURRIZTEA

Duela 6 urte, Pirinioetako Parke Naturalak programa bat abiarazi zuen turismo guneetako, aterpeetako eta artzaintza etxoletako kudeatzaileei laguntze aldera, baliabide hidrikoak hobetzeko gailuak paratzea sustatzeko eta esperimentatzeko. Helburua uraren kalitatea zaintzea da, elkartasunez zaindu ere, uretan goiti eta uretan beheiti; halaber, klima-aldaketari aurre egitea, kalitate oneko ura gero eta gutxiago izatea eragiten baitu.

PIRINIOETAKO PARKE NAZIONALAREN LURRALDEKO JARDUEREK KLIMAREKIKO DUTEN KALTEBERATASUNA AZTERTZEA

2012an, Parkeak lurraldeko hainbat eragile bildu zituen, hainbat arlotakoak (turismoa, oihana, ura, osasuna, etab.) arintze eta egokitzapen estrategia bat zehazte aldera hurrengo urteetarako. 2015-2020ko Klima Energia Planean bildua dago. Lan horri esker, klima-arrisku handien menpean dauden eta erresilientzia gaitasun gutxiko jarduerak identifikatu ziren.

PIRINIOETAKO ELURTEGIETAKO LANDARE-OSAERAREN JARRAIMENDUA EGITEA ETA ELURTEGIEN EZAUGARRIAK AZTERTZEA, PIRINIOETAKO PARKE NATURALAREN BARNEAN

Sare bat sortu da Andorrako, Espainiako eta Frantziako elurtegi alpetarretako landarediaren jarraimendua egiteko, klima-aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren barnean. Azterlanak helburu du elurtegietako landareen bilakaeraren jarraimendua egitea. Zehazki, Pirinioetako Parke Nazionalaren lurraldean, bi elurtegi aukeratu ziren.