Zurezko azpiegiturak jarri dituzte Urederra ibaiaren iturburuan
Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak, Urbasa-Andia Natur Parkeakudeatzeaz arduratzen denak, zurezko azpiegiturak jarri ditu Urederra ibaiaren Iturburuko Erreserba Naturalean.Ekintzak, POCTEFA NaturClima proiektuaren baitan garatuak, bisitak eta ingurunearen babesa bateragarri egitea du xede.
Urederra ibaiaren Iturburuko Erreserba Naturala, Urbasa-Andiako Natur Parkearen barnean dagoena, Nafarroako naturgune babestu bisitatuenetako bat da.Bere edertasun ikusgarriak urtero 100.000 bisitari inguru erakartzen ditu.Bertako tobek, kaltzio karbonatoaren prezipitazioaren ondorioz sortutakoek, ingurumen-baldintza oso delikatuak behar dituzte eratu eta kontserbatzeko.Hori dela eta, Nafarroako Gobernua, Bakedaoko Kontzejuarekin lankidetzan, hainbat neurri ezartzen ari da; hala nola plataformen, eskaileren, hesien eta beste azpiegitura batzuen sarbidea, zonifikazioa eta instalazioa arautzea.
2020an, begiratoki berri bat jarri zen “Playa de las Arenas” putzuan; eta, 2021ean, bidezidorraren beheko zatian plataforma, eskailera eta hesi berriak jartzea aurreikusi da.Egitura horien helburua da bisitak eremu horietan kontzentratzea eta bidezidorretik Erreserba Naturaleko beste gune batzuetara ez irtetea; ibaiertzei ahalik eta kalte gutxien egiteko eta lurzoruaren trinkotzea eta higadura murrizteko, bai eta bisitarien segurtasuna bermatzeko ere.