Pirinio Atlantikoetako itsas hegaztiak aztertzen ari da Miarritzeko Centre de la Mer
NaturClima proiektuan, Biarritzeko Itsas Zentroak Pirinio Atlantikoetako itsas eremuetako hegaztien jarraipen zientifikoa egiten jarraitzen du, klima-aldaketaren adierazle gisa, ERMMA (Ingurumena eta Akitaniako itsas inguruneetako baliabideak) programaren protokoloaren arabera.
Eskualdeko programa honek hamabi bazkide biltzen ditu : Université de Pau et des Pays de l’Adour unibertsitatea; MuséumNationald’HistoireNaturelle museoa; ComitéRégionaldesPêchesMaritimes et desElevagesMarins deNouvelle-Aquitaine batzordea; Biarritzeko Itsas Zentroak, le Centre pourl’aquaculture, la pêche et l’environnementenNouvelle-Aquitaine zentroa; MarineNationale edo Itsas Armada Nazionala; Ministère de la Transitionécologique ministerioa; la DirectionGénéraledesdouanes et droitsindirects delakoa; Laboratoired’Analyses de PrélèvementsHydrobiologiques laborategia; Météo France; Miarritzeko Akuarioa; eta GendarmerieMaritime edo Itsas Jendarmeria.
Itsas hegazti migratzaileen jarraipena 1976an ezarri zen. Hilero, behatzaile zientifikoak Garde-Côtesitsasontzietan sartzen dira, protokolo estandarizatu baten arabera Bizkaiko Golkoko hegoaldera joaten diren espezieak kontatzeko eta identifikatzeko. Guztira, berrogeita hamar bat itsas hegazti espezie daude sektorean, urtaroen arabera.
Datu-bilketa luzeari esker (45 urte), aldaketa ozeano-klimatikoaren aurrean sentikorrak diren espezieen azterketa egin daiteke NaturClimaren esparruan.Emaitzek erakusten dute klima-aldaketek itsas harraparietan duten eragina, espezie austral gehiago baitaude, hala nola gabai balearra (Puffinusmauretanicus) edo kaio txabiota burubeltza (Ichthyaetusmelanocephalus), eta espezie borealak gutxitzea: alca arrunta (Alcatorda), ekaitzur europarra (Hydrobatuspelages).
Emaitza horiek duela gutxi aurkeztu dira Uhinak IV: 2020. urtean Klima eta Itsasertzaren Aldaketari buruzko Mugaz Gaindiko Kongresua mahai-inguruan, eta argitaratuko dira artikulu zientifiko gisa nazioarteko aldizkari batean.