NaturClimak “Zer dakizu proiektuko naturguneez?” kanpaina jarri du abian

15/03/2022 | Albisteak

Abian da jada naturaguneei eta klima-aldaketari buruzko NaturClima-ko testa, Instagramen. Zenbait astean naturaguneei buruzko hainbat galdera erraz proposatuko dira Parte hartu, eta Naturclima produktuen sorta baten zozketan sartuko zara!

Nola hartu parte

Naturaguneei buruzko testeko galdera bati edo gehiagori erantzun behar diozu. Martxoaren 17an, 24ean eta 31an eta apirilaren 7an, ostegunarekin, egingo dira, @naturclimapoctefa Instagrameko kontuaren bidez.

POCTEFA gunean bizi behar duzu parte hartu ahal izateko. POCTEFA gunea: Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Katalunia, Pirinio Atlantikoak, Ariège, Garona Garaia, Pirinio Garaiak, Ekialdeko Pirinioak eta Andorra.

Sariak

NaturClima produktuen 12 sorta zozkatuko dira: botilatxo berrerabilgarri bat, koaderno bat, bi karpeta, elastiko bat eta Pirinioetako hainbat posta-txartel.

Instagrameko argitalpen batean emango da irabazleen berri, apirilaren 26an.

Jarrai iezaguzu, galdera bat ere ez galtzeko!