NaturClima azterlanak, balio natural handiko larreei buruzkoak, berretsi egiten du karbono-hustuleku gisa duten funtzioa
Ikerlanak hau hartu du barne; nekazaritzako praktikei eta praktika horiek karbonoa finkatzeko duten ahalmenarekin duten loturari buruzko azterlan bibliografikoa, batetik, eta, bestetik, mendiko larreetako proiektu pilotu bat. Zehazki, 6 abeltzainen 12 lursailetako lurzoru-laginak hartu dira. Ibar honetakoak dira abeltzainak: Erro (Aurizberri), Aezkoa (Garralda), Zaraitzu (Itzaltzu, Otsagabia) eta Esteribar (Akerreta eta Inbuluzketa).
Larreetako lurzoruaren analisien emaitzen arabera, ondorioztatu da handia dela Pirinioetako mendi-eremuetako abeltzaintza estentsiboko balio natural handiko larrek karbono organikoa biltegiratzeko duten gaitasuna. Larre horietako lurzoruan aurkitutako karbono organikoaren kontzentrazio-balioak 70 eta 100 t/ha bitartekoak dira sakonerako lehenengo 30 zentimetroetan, hau da, baso-lurzoruetan aurkitzen direnen baliokideak edo handiagoak.
Nahiz eta ez dirudien korrelaziorik dagoenik balio natural handiko eskalako larreen puntuazioaren eta haien lurzoruan gordetako karbonoaren artean, azterlan pilotuak datu interesgarriak eman ditu Pirinioetako abeltzaintzarako larreetako karbono organikoaren biltegiratzeari buruz, eta berretsi du azalera horiek karbono-hustuleku gisa duten funtzioa; hartara, Pirinioetako abeltzaintza estentsiboko balio natural handiko sistemek oso paper garrantzitsua joka dezakete klima-aldaketa arindu eta horretara egokitzeko zereginean.