Nafarroan Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea sartu da indarrean
Nafarroako arauaren helburua da klima-aldaketaren efektu negatiboak murriztea eta, horretarako, klima-aldaketa arintzeko politikak eta ekintzak ezartzea (haien bitartez, berotegi-efektuko gasen emisioak murriztu nahi dira), bai eta egokitzapen-politikak ere, klima-aldaketak ingurumenean eta pertsonetan eragiten dituzten arriskuak murrizteko, nazioarteko, Europako, Estatuko eta autonomia-mailako eremuan ezartzen ari diren lege, arau, plan eta estrategiekin bat etorriz.
Legeak honako hauek ezartzen dizkie administrazio publikoei, besteak beste: derrigorrean bideratu behar dute BPGd-aren % 2,5 klima-ekintzako urteko inbertsiora; debekatuta dute gas naturala kanalizatuta dagoen tokian gasolioa hornitzea 2027an; sistema fotovoltaikoak instalatu behar dituzte 2.000 m2 baino gehiagoko jadanik dauden eraikinetan, eraikitzen direnetan, aparkaleku publikoetan eta azalera handikoetan; eta 2 urteko epean Baso Kudeaketa Jasangarriko Plana idatzi beharko da, egurraren eta basoko biomasaren erabilera sustatzeko.
Lege horren ezaugarri nagusietako bat hura garatzera behartuko duten epeak ezartzen direla, epe ugari ezarri ere. Hala, esaterako, Nafarroako Gobernuak 2 urteko epea du Nafarroako Parlamentuari ingurumen-fiskalitateko neurriak jasotzen dituen foru-legeko proiektu bat edo batzuk bidaltzeko, eta udalek 4 urte izango dituzte kanpo-argiztapenerako plan bat onesteko, Legearen helburuekin bat etorriko dena.