Ikasturte berria Pirinio Atlantikoetako Itsas Heziketarako Guneetan

25/09/2021 | Albisteak

Ikasturte berri honetan ekimen jakingarriak izanen dira kudeaketaz eta gobernantza parte-hartzaileaz, itsas bioaniztasunari buruzko aurkikuntza harrigarriez, eta klima-aldaketarako egokitzapenari buruzko trukaketez Pirinio Atlantikoetako itsasertzean.

Biarritzeko Itsas Zentroak, gehienbat, lehen hezkuntzako ikasleekin, itsasertzeko eragileekin eta udalerri engaiatutakoetako taldeekin lan egiten du, Pirinio Atlantikoetako itsasertzeko Itsas Heziketarako Guneak biziberritze aldera.

Itsas Heziketarako Guneak (AME) kostaldeko eremu txikiak dira, lehen hezkuntzako eskola bateko ikasleek era parte-hartzailean kudeatuak, arau batek zehaztutako printzipioekin bat. Beraz, proiektu hezigarria eta eko-herritarra dira jende gaztearentzat, itsas ingurunea ezagutu eta babesteko. Ikasgelak, beraz, lurralde dinamika bati heltzen dio, NaturClima proiektuak kudeaketa eta gobernantza parte-hartzaileetarako dituen eginkizunekin bat. Prozesu parte-hartzaile hori ere Jardunbide Egokietako bat da, NaturClima proiektuaren baitan kapitalizatua.

Biarritzeko Itsas Zentroak Itsas Heziketarako hiru Gune koordinatzen ditu Pirinio Atlantikoetako kostaldean. Urtean zehar, ikasleak kudeaketa eta gobernantzako prozesu parte-hartzailean aritzen dira jarduera eta lan batzuen bidez, betiere protokolo zientifiko parte-hartzaileen bitartez. Ikasleek, halaber, bere Itsas Heziketarako Gunearen ezagutzan eta kudeaketan parte hartzen dute, eta horren barnean dira klima-aldaketak itsas ingurunean dituen ondorioen azterketa eta egin beharreko balizko egokitzapenak. Itsas Kontseiluak tokiko eragileak eta hautetsiak biltzen ditu, eta bertan, ikasleek ekimenak proposatzen dituzte praktikak aldatzeko edota jendeari oro har informazioa emateko.

Biarritzeko AMEko ikasleek itsasertzeko faunaren jarraimendua egin dute, eta ikusi dute zeinen dibertsitate handia duen fauna horrek eta zeinen oparoa den. Aniztasun hori harrigarria izan da ikasle gehienentzat, baina baita inguruan zebiltzan pertsonentzat ere. Hori dela eta, ikasleek sentsibilizazio jardunaldi bat egitea erabaki dute jendearendako oro har eta elkarlanean aritzea inguruko ostalariekin, 2022an garatzeko.

Angeluko AMEko ikasleek OSPARITO protokoloa aplikatu dute. Itsasoko hondakinei buruzko protokoloa da. Horren ondorioz, 100 metroko luzeran, 133 zabor bildu ziren (haien %60 plastikoak ziren).