CPIE Bigorre-Pyrénées-ek klima-aldaketari buruzko eskola-animazioen programa bat garatu du
Centre Permanent d’Initiatives pour l’Environnement (CPIE) Bigorre-Pyrénées zentroa eskola-animazioen programa bat garatzen ari da, POCTEFA NaturClima proiektuaren babespean. Helburua da haurrek klima-aldaketaren ondorioei buruzko galderak egitea beren buruari, klima-aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko xedez.
Programa 8 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat da batez ere (III. Zikloa eta Seigarrena), eta hiru edo lau saio ditu, ikasgelan zein kanpoan. CPIEko monitoreen eskutik, klima-aldaketaren ondorioak egiaztatzen dituzte neska-mutilek bertatik bertara irteeretan; horrez gain, praktikan jarritako egokitze-soluzioak ezagutzen dituzte. Martxoaren amaieran, informazio-jardunaldi bat egingo da proiektuan parte hartu duten gela guztiekin.
Zehazki, ikastetxe hauetako 20 talde ari dira parte hartzen programan: Agos-Vidalos, école Carnot (Bagnères-de-Bigorre), Saint-Savin, Calendrete (Bagnères-de-Bigorre), Collège Blanche Odin, Villelongue, Montgaillard, Jean-Bourdette (Argeles-Gazost), CLAS Lannedaré, Aurensan, Angos, Sarrouilles, Pujo, Uglas eta Loures-Barousse.
CPIE Bigorre-Pyrénées-ek ia 50 urte daramatza herritarren eta naturaren artean zubiak eraikitzen. Naturarekiko jakin-mina eta grina piztea eta ezagutza partekatzea du helburu nagusi. Bere jarduera-ildo nagusietako bat da ikasleak sentsibilizatzea, zientziaren mundua haien eskura jartzea eta gazteak herritar aktibo bihur daitezela ahalbidetzea.