Biarritzeko Itsas Zentroak itsas biodibertsitateari buruzko lanak aurkeztu ditu Klimaren Astean

2021/10/20 | Albisteak

Hirugarren urtez jarraian, Biarritzeko Itsas Zentroko zientzialariek Klimaren Aste Akademikoan parte hartu dute. Aurten, aurkezpenak 2021eko urriaren 14an egin ziren Saint-Vincent-de-Tyross herriko Sud des Landes institutuko ikasleekin.

Klimaren Astea Bordeleko Errektoretzako Garapen Jasangarrirako Hezkuntza Zuzendaritza Batzorde Akademikoak antolatzen du, hau da, Hezkuntza Nazional, Gazteria eta Kirol Ministerioak, betiere AcclimaTerra edo Klima Aldaketari buruzko Eskualdeko Batzorde Zientifikoko zientzialariekin elkarlanean. Klimaren Asteak aldaketa klimatiko aztertu nahi du, haren alderdi zientifiko eta zibikoen bidez. Hainbat jakintza-arlo biltzen ditu, batez ere zientifikoak, baita garapen jasangarrirako hezkuntza, kultura zientifikoa eta teknikoa, hezkuntza morala eta zibikoa, garapenerako eta nazioarteko elkartasunerako hezkuntza eta osasun-hezkuntza ere. Ekimena aukera bat da Bigarren Hezkuntzako ikasleek klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko, zientzialariek lagundurik.

Biarritzeko Itsas Zentroa AcclimaTerra erakundeko kidea da eta itsas nahiz klima arloko aldaketek itsasoko biodibertsitatean eragindako inpaktuei buruzko lanak ezagutarazi zizkien Bigarren Hezkuntzako ikasleei. Horretarako, NaturClima proiektua ikasleei, irakasleei eta bertan zeuden beste zientzialari batzuei aurkeztu zitzaien,.

Aurkezpenaren lehen zatian, tokiko itsas biodibertsitatea eman zen ezagutzera, eskualdeko ERMMA programan monitorizatutako elika-katearen katebegi nagusien bidez (Akitaniako Itsas Inguruneko Ingurumena eta Baliabideak programa da): planktona, fauna bentonikoa, arrainak, itsas hegaztiak eta zetazeoak. Ondare ekologiko horren aberastasunak beti sortzen ditu galderak eta harridura.

Ondoren, ekosistemen hauskortasuna aztertu zen, bereziki tokiko aldaketa ozeanikoen eta klimatikoen inpaktua. Puntu horretan, NaturClima proiektuaren baitan Pirinio Atlantikoetako itsas hegazti migratzaileei buruz egindako ikerketak azaldu zitzaizkien ikasleei. Itsasoko zenbait espezieren ugaritasunean izaniko aldaketak, hala nola pottoro arruntean (Alca torda) eta Puffinus mauretanicus espeziean, adibide gisa erabili ziren itsas hegaztiek gure eskualdeko aldaketa ozeaniko eta klimatikoei emandako tokiko erantzunak erakusteko. 

Aurkezpena baliagarria izan zen ezagutzak duen garrantzia azpimarratzeko, espezie horiek gure lurraldean hobeki kudeatze aldera. Saioari esker, gainera, ikasleek hobeki ulertzen dute eko-herritar gisa tokiko itsas biodibertsitatea babesteko duten eginkizuna.

Espero dugu 2022ko Klimaren Astearen hurrengo edizioan ere ikasle berriak etortzea.