Pirinioetako Parke Nazionalak eta Cartel Bigourdan-ek “Festival de la nuit” antolatu dute maiatzaren 6 eta 7rako

2022/05/02 | Albisteak

Antzina-antzinatik, egunaren eta gauaren segidak espezieen biologia ezarri du. Gaur egun, ordea, argiteria publikotik datozen argi-emisioen % 40k zerurantz zuzentzen du argia, eta horrek eragiten duen argi-kutsadurak zeru izartsua estali, ekosistemak desegonkortu, osasun publikoari eragin eta energia-kontsumo handia eragiten du.

Herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, Pirinioetako Parke Nazionalak eta Cartel Bigourdan-ek bat egin, eta Pic du Midi-ko Zeru Izartsuaren Nazioarteko Erreserbako Gaueko Jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu dute.

Gaua berraurkitzea

Gaua eta haren ezkutuko altxorrak (berr)aurkitzea, horixe da Pirinioetako Parke Nazionalaren proposamena, Cartel Bigourdan-ekin batera, asteburu baterako, maiatzaren 6 eta 7korako, zehazki.

Pic du Midi-ko Zeru Izartsuaren Nazioarteko Erreserbako Gaueko Jaialdiaren lehenengo edizio honek jende guztia du jomuga, gazteak zein nagusiak, eta hauen guztien laguntzari esker antolatu ahal izan da: LEADER lankidetza-funtsak, EDF, Campan udalerria eta Haute-Bigorreko Udalerrien Komunitatea.

Ospakizuna Alamzic aretoan hasiko da, maiatzaren 6an, ostiralarekin, 20:00etatik aurrera. «Non daude ipurtargiak?»dokumentala proiektatuko da (Corentin Kimenauk egin du), eta, ondoren, solasaldia egingo da. (Jende guztiarentzat // dohainik)

Biharamunean, maiatzaren 7an, larunbatarekin, topaketa bat egingo da Payolle lakuan:

– 14:00etatik aurrera(Jende guztiarentzat // dohainik)

  • aztarna-jokoa, argi-kutsadurari eta zeru-sabaiari buruzkoa.
  • jarduera ugari, izarrei, gaueko biodibertsitateari (harrapariak, saguzarrak…) eta argi- kutsadurari buruzkoak: erakustaldiak, ipuinak, lehiaketak, Planetarioa
  • ondokoen beste proposamen batzuk: CPIE Bigorre, Instant Sciences, Nature en Occitanie, Conservatoire Botanique des Pyrénées, Airelle Media, Parc national, Office Français de la Biodiversité

– 17:00etan,karpapean

Argi-kutsadurari buruzko hitzaldia, DARK SKY LAB aholkularitza-bulegoko Sébastien Vauclair astrofisikariaren eskutik: Zer gertatuko litzateke hiriak itzaliko bagenitu gauean?

– janaria eta edaria eskainiko da

– 20:00etan,karpapean

Kontzertua: “musika teleskopikoen konpainia”

– 21:30etik aurrera, lakuaren inguruan

  • Ikuskizun harmonikoa, suaren, dantzaren eta “OXO” pirotekniaren artekoa, AKOUMA konpainiaren eskutik.
  • Astronomia-jarduera