Pirinio Garaietako eskola-umeak eta klima-aldaketa
Pirinio Garaietan klima-aldaketaren inguruan eginiko sentsibilizazioko eta ingurumen-hezkuntzako programa pasa den martxoan amaitu zen; hura NaturClima proiektuaren esparruan garatu zen. Hogei gela izan dira proiektu pedagogiko horren onuradun; proiektuak Bigorre-Pyrénées CPIEko ingurumeneko hezitzaileekin eginiko saioak izan ditu. Guztira, 60 saio egin dira, Pirinio Garaietako ikastetxeetako 399 ikaslerentzat.
Programan ikasgelako bi saio izan dira, klima-aldaketaren kausak eta efektuak ezagutzeko eta lurraldeetan aldaketa horretara egokitzeko abiarazitako baliabideak ezagutzeko, eta irteera bat egin da aire zabalera; adibide zehatzak ere izan dira, fenomeno horretara nola egokitzen ari garen jakiteko eta etorkizunerako beste irtenbide batzuen inguruan hausnartzeko. Proiektua amaitzeko, ikasleek laburpen bat prestatuko dute, kartel, ipuin, bideo, irrati-programa edo beste baliabide batzuen bidez; laster emango da haien berri.