Partzuergoko bilerak: NaturClima proiektuaren sei hilean behingo gidaritza

2021/02/10 | Albisteak

NaturClimarenhirugarren gidaritza-batzordea (COPIL) urtarrilean bildu zen online formatuan, proiektuak orain arte egindako aurrerapenak bateratzeko.

Entitate bazkideek egindako ekintzak berrikusi zituzten; horietako batzuk, oso interesgarriak. Esaterako: Urederra ibaiaren Iturburuan zurezko plataforma bat jarri zen, hobeto kontserbatzeko (Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentua); Pirinio Atlantikoetako Itsas Gunean parte-hartzean oinarritutako zientziako protokoloak abian jarri ziren eskola-umeekin eta ikasleekin; edo Itsas Hezkuntza Eremu berrien inguruko animazioa antolatu ziren Anglet, Bidart eta Biarritzen (horietan Itsasoaren zentroaklaguntza ematen du).

Kudeaketaren esparruan, Pirinioetako Parke Nazionalak klima-aldaketaren pertzepzioari buruzko ahozko memoria-bilduma bat iragarri zuen (memorien bilduma, paisaien bilakaeraren eta balorizazio artistikoko jardueren bilduma) proiektuan zehar ezarriko diren egokitzapen-ekintzen onarpena hobetzeko.

Bertizen, gune pilotuetako bat den horretan, urtarrilerako dagoeneko hainbat ekintza egin ziren:

  • Aizkolegi jauregia erabiltzeko aukerak aztertu ziren, bidezidorren gida-mapa bat egin zen eta panelak eguneratu ziren.
  • Haurrentzako Km 0 parkea eraiki zen.
  • Sekuoia pitzatua konpondu zen.

Laugarren gidaritza-batzordea aurrez aurrekoa izango da, eta ekainaren 17an eta 18an egingo da, Cauteretsen (Pirinio Garaiak). Bertan, azken seihilekoko aurrerapen berriak, dagoeneko hasitako lanen aurrerapenak eta, ziur asko, beste berrikuntza batzuk aurkeztuko dira.