Online mintegia Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2021/03/30 | Albisteak

Joan den martxoaren 26an, Basoen Nazioarteko Egunari buruzko online mintegia egin zen, Bertizko Jaurerria Natur Parkeak antolatuta, PoctefaNaturClima proiektuaren baitan.

Aurreko urteetan bezala parkean bertan aurrez aurreko jardunaldi bat antolatzea ezinezkoa zenez, jardunaldia formatu birtualean antolatu zen. 23 pertsona bertaratu ziren.

Jardunaldian, Enrique Eraso Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria aurkezle zela, hainbat adituk basoekin eta klima-aldaketarekin lotutako gaiak jorratu zituzten. Hala, Miguel Mari Elosegik, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko biologoak, Bertizko Jaurerria Natur Parkean landare exotiko inbaditzaileak desagerrarazteko eta kontrolatzeko erabilitako tekniken eta egindako jardueren inguruko azalpena eman zuen. David Elustondok, Nafarroako Unibertsitateko Kimika Departamentuko irakasle eta Biodibertsitate eta Ingurumen Institutuko (BIOMA) ikertzaileak, datuak eman zituen atmosferaren kutsadurak eta klima-aldaketak baso-ekosistemetan duten eraginen inguruan. Azkenik, BiomaForestal-eko Oscar Schwendtnerrek azaldu zuen Nafarroako baso helduak beste batzuk baino hobeto egokitzen direla klima-aldaketara.