NaturKlimaren Azken Mintegia maiatzaren 17an izango da
Interreg POCTEFA NaturClima proiektuaren azken jardunaldiaren ardatz nagusia natur guneetan klima-aldaketara egokitzea izango da, eta maiatzaren 17an egingo da, bai online bai Iruñean bertan.
Pablo Muñoz Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendariak irekiko du ekitaldia, eta Fernando Vallares Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko (CSIC) adituak hartuko du parte.
Goizean, proiektuko kide diren erakundeek NaturKlimaren esparruan garatutako ekintzak azalduko dituzte, eta LIFE NADAPTA eta LIFE NaturAdapt proiektuen klima-aldaketara egokitzeari buruzko esperientzien berri ere emango da.
NaturClima proiektua
NaturClima mugaz gaindiko lankidetza-proiektua 2019an jarri zen abian, Pirinioen bi aldeetako naturguneak kudeatzeaz eta gobernatzeaz arduratzen diren erakundeen arteko lankidetza areagotzeko, naturgune horiek klima-aldaketaren aitzinean babesteko, eta haien egokitzapena sustatu eta hobetzeko. Hona hemen nor diren proiektuan bazkide: Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK SA), Navarra de Suelo y Vivienda, SA (NASUVINSA), Pirinioetako Parke Nazionala, Association Bigourdane Environnement Naturelabéisée CPIE Bigorre-Pyrénées, Biarritzeko Itsas Gunea, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua. Gidaria, hain zuzen ere, Nafarroako Gobernua da. Proiektuaren aurrekontua 2,1 milioi euro da. %65 Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak eman du (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020), eta 30 hilean garatuko da, 2022ko ekainera arte, hain zuzen ere.
Proiektua hainbat tokitan garatu da, hala nola Bertizko eta Urbasa-Andiako Parke Naturaletan (Nafarroa), Pirinio Atlantikoetako itsasertzeko naturgune atlantikoetan eta Pirinioetako Parke Nazionalean, hainbat arlo jorratzeko: fenologia, hegaztien migrazioaren azterketa, naturguneen kudeaketa eta gobernantza parte-hartzailea, bai eta ingurumeneko hezkuntza eta prestakuntza ere. Xedea izan da leku horiek erreferentziazko naturgune bihurtzea klima-aldaketari dagokionez
EGITARAUA. Aurrez aurrekoa eta online
9:00 – 9:10 Irekiera: Pablo Muñoz jauna, Nafarroako Gobernuaren Ingurumeneko Zuzendari Nagusia
9:10 – 9:55 Fernando Vallardaresen hitzaldia, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikertzailea (CSIC).
“Klima-aldaketa eta naturguneak: nork babesten du nor?”
9:55 – 10:00 NaturClima proiektua aurkezteko bideoaren emanaldia
10:00-10:45 NaturClima: naturguneetan klima-aldaketarako egokitzeko ekintzak:
- Nafarroako Gobernua-Bertiz
- Nafarroako Gobernua-Urbasa
- Parc National des Pyrénnées
10:45 – 11:15 Kafea hartzeko atsedenaldia
11:15-12:15 NaturClima: naturguneetan klima-aldaketara egokitzeko ekintzak:
- Miarritzeko Itsasoaren Zentroa
- NASUVINSA
- CPIE Bigorre-Pyrénées
- GAN-NIK
12:15 – 12:30 LIFE NADAPTA. Klima-aldaketara egokitzapena basoetan
12:30 – 12:45 LIFE NaturAdapt. Naturguneetan Klima-aldaketara egokitzeko estrategia. Juliette Dane andrea, ASTERS Conservatoire des espaces naturels de Haute-Savoie
12:45 – 13:30 Naturguneetako klima-aldaketara egokitzeari buruzko galderak eta eztabaida.