NATURCLIMA PROIEKTUAK BERE AZKEN LANAK AURKEZTU DITU
Joan den maiatzaren 14an, Piribus erakusketa ibiltariak Zer egiten ari gara klima-aldaketaren inguruan? mahai-ingurua antolatu zuen, Iruñean. Bertan,Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak eta ADAPYR, Klina eta NaturClima proiektuetakook arlo horretan egiten ditugun ekintzak azaldu genituen.
Ekitaldian hogei pertsona inguru bildu ziren, Descalzos kaleko udal-aretoan. Hainbat gai izan ziren hizpide, besteak beste: Klima Aldaketari buruzko Espainiako Lege berria; eta Pirinioetako Lan Elkartearen eta Pirinioak Bizirik Sarearen baitan Pirinioen bi aldeetan lan egiten duten 160 ingurumen hezitzaile baino gehiagoren sareko lana.
NaturClima proiektuaren aldetik, bere 3 ekintza-ardatzak azaldu ziren: hegaztien fenologia eta migrazioa klima-aldaketaren adierazle gisa; naturguneen kudeaketa eta gobernantza parte-hartzailea; eta ingurumen-prestakuntza eta -hezkuntza. Halaber, horietako bakoitzaren adibideak aipatu ziren. Proiektuaren helburuari buruzko informazioa ere eman zen; helburua honakoa da, hain zuzen: naturguneen egokitzapen-kudeaketa sustatzea, gobernantza parte-hartzailearen arloko jardunbide eta esperientzia egokien kapitalizaziotik abiatuta. Aurkezpena bukatze aldera, proiektuaren inguruko hainbat jarduera aipatu ziren modu grafikoan (irudiaren ideia-hodeia), eta bertaratutakoei mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia gogorarazi zitzaien (batez ere, klima-aldaketaren fenomenoaren aurrean, hots, mugak kontuan hartzen ez dituen fenomeno baten aurrean).