NaturClimak NAVARREFA ekitaldian parte hartuko du
NaturClima proiektuak POCTEFA Navarrefaren azken ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia 2021eko urriaren 28an eta 29an eginen da Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregian eta Auditorioan, ‘Mugaz haraindiko lankidetzarako aukerak’ izenburupean. Jardunaldietan, Interreg POCTEFAko 70 proiektuen ordezkariak bilduko dira, guztiak ere Nafarroan 2014tik 2020ra burututakoak.
Ekitaldian, aipatu ekimenei buruzko informazio xehea emanen zaie bisitariei eta, era berean, ekimen horiek garatzeak Nafarroari erakarri dizkioten abantaila eta aukera batzuk.
NaturClima Poctefak stand bat paratuko du, proiektuko bazkideen eta helburuen gaineko informazio grafikoa eta irisgarria emateko. Horrez gain, klima-aldaketara egokitzeari lotutako jardunbide egokiei buruzko informazioa banatuko da karpeten bidez. Jardunbide horiek proiektuaren baitan identifikatu dira.
Ekitaldiko egitaraua: https://poctefa.navarra.es/es/programa
EGEF finantzazioa
NaturClima Europako Proiektuak 2.134.856 €-ko aurrekontua du eta Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, beste batzuekin batera.
INTERREG POCTEFA 2014-2020 programaren baitan dago, hau da, lurralde lankidetzarako Europako programaren barnean, Espainia, Frantzia eta Andorra arteko muga-lurraldearen garapen jasangarria sustatzeko sortua. Horrela, FEDER funtsaren bidez, POCTEFAk mugaz gaindiko lankidetzarako proiektuak finantzatzen ditu, Pirinioez bi aldeetako eta programan parte hartzen duten itsasertz-eremuetako eragileek diseinatuak eta kudeatuak, lurraldearen garapen adimentsua, jasangarria eta integratzailea zaintze aldera.