NaturClimak jasangarritasuneko teknikari izateko formakuntza eskainiko du
Jada martxan da Jasangarritasun Teknikari Formakuntza Programaren bigarren edizioa. Iaz hasi zen Lizarraldean, eta aurten Sakana-Plazaola-Aralar eta Bidasoa-Leurtzaren txanda izango da.
Prestakuntza hau apirilaren 20tik maiatzaren 31ra burutuko da, baina itzulera eta ebaluazio saio pare bat burutuko dira ekaineko lehen astean. Saio gehienak, Iruñeko, Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuan egingo dira eta beste batzuk lurraldean bertan (Sakana, Aralar, Plazaola, Bidasoa eta Leurtza). Formakuntza formatu presentzialean burutuko da, arratsaldeko ordutegian, 16:00etatik 19:30era, eta %90eko parte-hartzailetza eskatzen da. Eskaerak jasotzeko prozesua apirilaren 4an bukatuko da, eta parte hartu nahi duten guztiek galdetegi honetan eman beharko dute izena.
Formakuntza hau, Nafarroa Ezagutu Sarearekin batera, sustatzen duen NaturClima proiektuak, Nafarroan, kudeaketa jasangarria eta klima-aldaketara egokitzea ditu helburu. Urbasa-Andia eta Bertizko Parke Naturaletan zehazki. Prestakuntza honen bidez, Sakana, Aralar, Plazaola, Bidasoa eta Leurtza natur guneen eraginpeko eremuetara zabaldu nahi da bere jarduera.
Programak, lurralde horiek iraunkortasunaren eta klima-aldaketara egokitzearen inguruan dituzten behar eta arazo errealetan jartzen du arreta, eremu horietako kudeatzaileen eskutik lan eginez. Talde-lanak, proiektuen garapenak edo erabiltzailearengan oinarritutako diseinuak, besteak beste, benetako erronkei erantzungo dieten proposamenak sortzen lagunduko dizute. Nafarroako naturguneekin zerikusia duten lehen mailako eragileekin, lurraldeko biztanleriarekin eta bisitaria berarekin batera lan eginez, eta proiektu erreal eta praktikoak aurrera eramanez ikasiko duzu.
Lurraldean errotuta dauden gazteak bilatzen ditugu, ingurumeneko, landa-inguruneko, arlo soziokulturaleko edo enpresako esperientzia edo prestakuntza dutenak.
Naturguneak ulertzeko ikuspegia eta modua aldatzeko gogoa duten pertsona aktiboak eta dinamikoak eta aldi berean, lurraldeak jasangarritasunerako eta klima-aldaketarako prestatuko dituen paradigma berri bat ezarri ahal izango dutenak.
Jarraian, xehetasun guztiak jasotzen dituen informazio-dokumentu bat erantsi da. Dossiercaptaciónlargo A-4euskera-2