NaturClimak interes handia piztu du Navarrefan
NaturClima proiektuaren standak arreta handienetakoa erakarri zuen “Mugaz haraindiko lankidetzarako aukerak” izenburupeko NAVARREFA ekimenean, hau da, 2021eko urriaren 28an eta 29an Baluarte Nafarroako Biltzar Jauregian egindako POCTEFA bukaerako ekitaldian.
NaturClimari eskainitako erakusketa-guneak proiektuaren helburuei eta jardunari buruzko informazioa eskaini zuen, bai panelen bidez, bai proiektuaren karpetetan jardunbide egokiei buruz emaniko fitxen bidez. Informazioa jende guztiarentzat eskuragarri egote aldera, standaren berri ematen zuten karteletan eta informazio-fitxetan QRak jarri ziren, proiektuari buruzko webarekin lotzeko. Weba irisgarritasun-irizpideekin bat diseinatu zen.
Jende asko joan zen NaturClimako standa ikustera, eta guztiek ere, gainera, Pirinioetako Parke Nazionalak bultzatutako ‘Cartes Blanches’ ekimenean parte hartzeko aukera izan zuten, postontzi batean klima-aldaketari buruzko iritziak emanez. Merchandising produktu gisa, koadernoak eta botilatxoak banatu ziren, edozein motxilatan ongi datozen materialak baitira, guztiak ere lagungarriak proiektuari ikusgaitasuna emateko.
220 lagun bertaraturik, ekitaldiari esker, Nafarroan 2014tik 2020ra POCTEFA barnean garatu diren 70 proiektuetako arduradunek beren ekimenenei buruzko mugarri nabarmenetako batzuk azaldu zituzten, aurkezpen eta standen bidez azaldu ere. Horrela, hainbat arlotan lortutako aurrerapenak erakutsi ziren, hala nola enpresa-lehiakortasunean, tokiko garapen jasangarrian, kudeaketa hidrikoan, hondakinetan, osasunean, energian edo nekazaritzako elikagaien sektorean.
Jardunaldietan, halaber, txosten interesgarriak aurkeztu ziren POCTEFA 2021-2027 programak ekarriko dituen aukera berriez. Horretaz, zehazki, bi lagun mintzatu ziren: Slawomir Tokarski, hau da, Eskualde eta Hiri Politikako zuzendari nagusia (Europako Batzordea), eta Carmen Hernández, hots, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioko Europako Lurralde Lankidetzako zuzendariorde nagusia (POCTEFA Espainiako Agintaritza Nazionala). Horrez gain, mahai inguru bat egin zen mugaz gaindiko lankidetzaz, eta langile adituek, hitzaldi laburren bitartez, hainbat gomendio eman zituzten mugaz gaindiko proiektuen prestaketa, kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko.