NaturClima zozketaren irabazleak

Zozketan parte hartzeko, naturaguneei eta klima-aldaketari buruzko testeko galdera batzuei erantzun behar zieten. Martxoan eta apirilean zehar egin ziren galderak, gaztelaniaz eta frantsesez, ‘stories’-en bidez, proiektuaren Instagramen profilean. Parte-hartzaileek (ia ehun) agerian utzi dute oso ongi ezagutzen dituztela NaturClima proiektuari lotutako naturaguneetako ibaiak, mendiak, espezieak eta kultura-ondarea: Bertizko Jaurerriko Parke Naturala eta Urbasa-Andia Parke Naturala, Nafarroan, eta Pirinioetako Parke Nazionala eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuko itsasertzeko eremu atlantiko eta itsasokoak, Frantzian.
12 irabazleek NaturClima produktuen sorta bana jasoko dute: botilatxo berrerabilgarri bat, koaderno bat, bi karpeta, elastiko bat eta Pirinioetako hainbat posta-txartel. Jaso ahal izateko, irabazleek beren posta-helbidearen berri eman behar dute maiatzaren 8a baino lehen (barne), helbide elektroniko honetan: naturclimapoctefa@gmail.com. Bestela, eskubideak galduko dituzte.
ZORIONAK IRABAZLEEI ETA ESKERRIK ASKO GUZTIEI PARTE HARTZEAGATIK!