Mendialdeetako klima-aldaketari buruzko 4. Nazioarteko Solasaldia

02/05/2022 | Albisteak

Pirinioetako Lan Komunitateko (CTP) Pirinioetako Klima Aldaketaren Behatokiak (OPCC), ACCLIMAFOR, FLORAPYR eta ADNPYR proiektuen partzuergoekin koordinatuta, Mendialdeetako klima-aldaketari buruzko 4. Nazioarteko Solasaldia antolatu du; solasaldia Bilboko Jauregian (Euskalduna) izango da, maiatzaren 19an eta 20an.

Solasaldiaren helburua da OPCC ADAPYR proiektuaren eta ACCLIMAFOR, FLORAPYR Avance eta ADNPYR proiektuen emaitzak aurkeztu eta transferitzeko ekitaldia izatea. Honako emaitza nagusi hauetako batzuk aurkeztuko dira:

  • EPiCC, Pirinioetako lehen estrategia klimatikoa.
  • egokitzapenerako gidalerro sektorialak.
  • behaketari eta klimari buruzko azken berritasunak, Pirinioetako aldizkari klimatikoaren bidez;
  • herritarrentzako zientziari eta ingurumen-hezkuntzari buruzko aurrerapenak.
  • Gainera, Pirinioetako egokitzapenerako jardunbide egokien balorizazioaren inguruko saio bat izango da, eta erakunde-izaera izango duen beste bloke bat; hartan, klima-aldaketaren eta mendialdeen inguruko Europako, estatuetako eta eskualdeetako erakunde-ordezkariak izatea espero da.

Ekitaldian, “El paso del tiempo (Denboraren iragatea)” dokumentala ere aurkeztuko da; hark Pirinioetako glaziarren oraintsuko bilakaera eta lotutako aldaketak ulertzeko beste ikuspegi bat ematen du.

Mendialdeetako klima-aldaketari buruzko 4. Nazioarteko Solasaldiaren bidez, Mendialdeetako klima-aldaketari buruzko 1. Nazioarteko Solasaldiarekin hasi ziren ekitaldiei eman nahi zaie jarraipena; 1. solasaldi hura Iruñean izan zen, 2013ko azaroan; PYRADAPT nazioarteko 2. solasaldia 2017an izan zen, Miarritzen, eta PYRADAPT nazioarteko 3. solasaldia 2017an izan zen, Jacan.

Solasaldiaren ondorioak OPCCren webgunean argitaratuko dira, eta OPCC ADAPYR proiektuaren emaitzen txostena eta jardunaldietako hitzaldiei buruzko laburpen-dokumentu bat barne hartuko dituzte.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko, kontsultatu OPCCren web-orri hau: https://www.opcc-ctp.org/es/noticia/4o-coloquio-internacional-cambio-climatico-en-zonas-montana