KOSTA: gure eskualdeko kostaldeko biodibertsitate izugarria ezagutu eta babesteko jokoa
Frantziaren eta Espainiaren arteko mugaren bi aldeetan, babestu beharreko biodibertsitate aparta dute itsasertzeko ekosistemek, bereziki aldaketa ozeano-klimatikoak kontuan hartzen badira. Hartara, Miarritzeko Itsas Zentroak Kosta jokoa garatu du NaturClima proiektuaren esparruan, jendea oro har eta bereziki haurrak bertako natura-ondarearen edertasunaz eta hauskortasunaz sentsibilizatzeko.
Haurrek zein helduek itsaso irekia, dunak eta kostalde hareatsuak, itsasertz harritsuak, estuarioa eta gizakiaren eta ozeanoaren arteko loturak hobeto ezagutzen ikasten dute jokoan, dado bat, koloretako fitxak eta kostaldeko bost ekosistematako espezie giltzarriak erakusten dituzten irudi errealistak dituen taula bat eskura. Bazenekien Sabine antxetak, gure kostaldean ikusgai, urtean 30.000 km baino gehiago egin ditzakeela migrazioetan? Edo itsas mailaren igoera duna batzuk desagerrarazten ari dela?
Hiru kategoriari buruzko galderen eta erronka txikien bidez (ezagutzak, ekoherritartasuna eta klima-aldaketa), ekosistema bakoitzaren biodibertsitatea zaintzeko erronka dute jokalariek. Lortzen duena izango da irabazlea.
KOSTA modu ekologikoki arduratsuan diseinatu da, hots, material naturalak edo birziklatuak erabiliz (zur eta paperezko elementuak modu iraunkorrean kudeatutako basoetatik datoz, kotoia kartoi birziklatua erabili dira, Biodibertsitateko totemak arto-almidoiz egin dira eta Inprimatu’Verten ziurtagiripean inprimatu da, ekodisolbatzailea erabilita).
Bi jokalarik edo gehiagok joka dezakete, banaka edo taldeka, eta 8 urtetik gorako haurrentzat eta helduentzat da. Batez ere eskoletan eta aisiarako zentroetan banatu eta jokatzeko da, baina mediateketan egiten diren jardueretan eta jarduera publikoetan ere aurkeztuko da familientzat. Euskarara eta gaztelaniara itzuli da. Hartara, Euskal Herriko ikastoletan eta Nafarroako eta Gipuzkoako gaztelaniazko eskola batzuetan ere egongo da eskura.