Ingurumen arloko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduerak Urbasa-Andiako Parke Naturalean
Nasuvinsa-Lursarea, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin elkarlanean, hezkuntza eta sentsibilizazio arloko jarduerak egiten ari da Urbasa-Andiako Parke Naturalean, uda partean eta udazkenean, NaturClima proiektuaren baitan.
Izan ere, Nattura enpresak egindako tailerren, interpretazio-bisiten eta ibilbide gidatuen bitartez, Parke Naturala ezagutzeko gonbidapena egin nahi zaie herritarrei. Horrela, udan, Seberinoren Borda berrireki da harrera-gune gisa eta familiendako hainbat tailer egin dira erabilera tradizionalez, klima-aldaketaz eta hondakinez. Iraileko larunbat eta igandeetan, 3 kilometroko eta 2 orduko interpretazio-bisitak antolatzen ari dira, aipatu bordatik abiaturik, ekosistemak, azienda jarduerak, ikazkintza eta oihan kudeaketa jasangarria bertatik bertara azaltzeko. Urrian, parkeko langileek ibilbide gidatuak eginen dituzte igandeetan hainbat bidetan barna: Iturrietakoa (5 km), Andia (8 km) eta Urederra ibaiaren natur erreserba (6,5 km).
Jarduera guztiak doakoak dira eta izena aurrez eman behar da.