Ingurumen arloko etorkizuneko profesionalentzako ikasketa-bidaiak

2021/06/01 | Albisteak

Bigorre-Pyrénées CPIE zentroa ingurumen arloko etorkizuneko profesionalentzako 2021eko irailerako bi ikasketa-bidaia antolatzeko lanean ari da, POCTEFA NaturClima programaren baitan.

Mirandeko Lanbide Heziketako eta Nekazaritza Sustapeneko Zentroko eta Vic-en-Bigorreko Nekazaritzako Irakaskuntza eta Lanbide Heziketako Tokiko Ikastegi Publikoko ikasleek hartuko dute parte horietan.

Bi egunetan zehar, Bigorre-Pyrénées CPIE zentroko arduradunek eta mendiko gidariek Pirinioetan klima-aldaketara egokitzearen inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko dituzte ikasleak.Horretarako, Pirinioetako azken glaziarretako baten abiaburura txangoa egitea aurreikusi da, arazoaren inguruan sentsibilizatzeko eta hausnarketa in situ sustatzeko.

Bidaiaren amaieran, ikasleek ekoizpen bat egingo dute; esaterako, erreportaje bat, erakusketa bat edo beste zeregin bat, ikasitakoa islatu eta zabaltzeko.