Ibilbide gidatu gehiago Urbasa-Andia parke naturalean

2021/10/09 | Albisteak

Nasuvinsa-Lursareak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan antolatutako ingurumen hezkuntzako eta sentsibilizazioko jarduerek diraute. Urrirako, igandeetan hiru ibilbide gidatu proposatzen dira. Zehazki, urriaren 10ean, Severinoren bordatik (5 km) abiatuta, iturrien ibilbidea jarraituko da; urriaren 17an, 8 kilometroko ibilbidea egingo da Andian barrena, Lizarragako portuko bentetatik aterata; eta urriaren 24ko irteeraren abiapuntua Baquedano izango da, Urederra ibaiaren erreserba naturala ezagutzera joateko (6,5 km).
Bisita gidatu horien bidez, Parke Naturala ezagutzeko gonbidapena egin nahi zaie herritarrei. Jarduera guztiak doakoak dira eta aldez aurretik izena eman behar da.