Esprit parc national, naturan inspiratutako marka

2021/11/05 | Albisteak

NaturClima Poctefa proiektuaren helburuetako bat naturguneen kudeaketa egokirantz aitzinera egitea da, erabilera tradizionalak eta leku horien kontserbazio egokia bateragarri egiteko. Horren haritik, Frantziako parke nazionalen sareak Esprit parc national garatu du, hau da, naturan oinarritutako marka, parkeen lurraldean tokiko ekonomia sustatu nahi duena.

Pirinioetako Parke Nazionalari dagokionez (NaturClima proiektuko gune pilotuetako bat), eskaintzak 250 produktu eta zerbitzu osagarri baino gehiago biltzen ditu, tokiko 129 eragileren ardurapean; besteak beste, badira ostatuak, jatetxeak, artisautza, eztia, esnekiak, haragia, loreak eta landareak, barazkiak, ateraldi lagunduak, egonaldiak, bisitatzeko lekuak, aterpeak eta beste aunitz proposamen.

Horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu parke nazionalen webgunea: https://www.espritparcnational.com/destination-parc-national/pyrenees/offre