Bukatu da behaketa kanpaina Lindusen
Uztailaren 15etik azaroaren 15era bitartean, hegaztien eztei ondoko migrazioa aztertzeko XII. kanpaina egin da Lindusko lepoan, Auritzen. Nafarroako Gobernuak garatu du, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa SA (GAN-NIK) enpresa publikoaren bidez, betiere Interreg Poctefa NaturClima mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren baitan.
Aurten, 147.594 hegazti zenbatu dira, 92 espezietakoak.
Uztailean eta abuztuaren hasieran, miru beltzaren (Milvus migrans) eta sorbeltz arruntaren (Apus apus) migrazioa gertatu zen, 3.737 hegazti eta 9.893 espezie zenbatuta, hurrenez hurren. Bestalde, sekulan baino zikoina zuri (Ciconia ciconia) gehiago pasa zen laginketaren lehen hilabeteetan; 4.303 ale, hain zuzen ere. Abuztuaren 26an, inoizko saldorik handiena zenbatu zen Lindusko kanpainetan, hots, 1.450 hegazti talde bakar batean.
Abuztu akaberan eta irail hasieran, zapelatz liztorjaleak (Pernis apivorus) Lindusko lepoa zeharkatu zuen; 7.122 ale izan ziren, guztira. Pasa handieneko eguna abuztuaren 25a izan zen, 1.828 alerekin. Bestalde, 612 zikoina beltz (Ciconia nigra) pasatu ziren, eta hori kopuru handia da nafar mendi-lepo horretarako. Mirotz urdinari (Circus pygargus) dagokionez, 70 ale monitorizatu dira, 2021ean.
Irailean, hegazti harrapariak izan dira nagusi, hala nola arrano sugezalea (Circaetus gallicus), 171 alerekin; arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) 171 hegaztirekin; arrano txikia (Hieraaetus pennatus) 79 hegaztirekin; zingira-mirotza (Circus aeruginosus) 383 hegaztirekin; sai zuria (Neophron percnopterus), 13 alerekin, edota gabiraia (Accipiter nisus), 376 hegazti monitorizatu baitziren.
En noviembre, la última quincena de observación se ha caracterizado por la falta de visibilidad y el frío viento norte en el collado. Todos los datos de las diferentes especies están disponibles en www.trektellen.org /Redoute de Lindus.
171 ale, arrano arrantzalea (Pandion haliaetus) 171 hegazti, galtzada-agorrila (Hieraaetus pennatus) 79 hegazti, aintzira-igeltsua (Circus aeruginosus) 383 hegazti, sai zuria (Neophron)
Urrian, migratzaile partzialak igaro ohi dira, hau da, Iberiar penintsulara negu pasa datozen hegaztiak, hala nola mirotz zuria (Circus cyaneus) 51 hegaztirekin; miru gorria (Milvus milvus) 4.883 hegaztirekin; zapelatz arrunta (Buteo buteo) 123 hegaztirekin; belatz gorria (Falco tinnunculus) 193 hegaztirekin; pagausoa (Columba palumbus) 38.899 hegaztirekin, eta kurrillo arrunta (Grus grus), 29,669 alarekin, guztiak ere Lindusko lepotik zenbatuak
Azaroan, behaketaren azken hamabostaldian, ikuspenik eza eta ipar haize hotza izan dira nagusi lepoan. Espezie bakoitzari buruzko datu guztiak hemen daude eskura: www.trektellen.org (Redoute de Lindus)