Biarritzeko Itsas Zentroak eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketak hegaztiei buruzko argitalpen bateratua egin dute

2022/06/16 | Albisteak

Nafarroako Gobernuaren GAN-NIK sozietate publikoak eta Biarritzeko Itsas Zentroak batera argitaratu dute “Lurreko eta itsasoko hegaztiak Pirinio Atlantikoetan. Klima-aldaketa, populazioaren migrazioa eta bilakaera” Interreg POCTEFA NaturClima proiektuaren barruan.

Liburuak bi azterlan biltzen ditu: bata, Pirinio Atlantiko eta itsas hegaztiei buruzko “Klima-aldaketa, migrazioa eta populazioen bilakaera”, Itsas Zentroak egina, eta, bestea, “Hegaztien migrazioa Lindusen. Aldi baterako ereduak eta horiek klima-baldintzekin duten erlazioa”, GAN-NIK-ek egina, aipatutako Lindusmendi-lepoan (Auritz) jasotako datuetan oinarrituta.

500 ale argitaratu dira paperean, eta liburua formatu digitalean ere eskura daiteke NaturClima proiektuaren webgunean.