Bertizko Parke Naturalak Basoen Eguna ospatuko du apirilaren 2an

21/03/2022 | Albisteak

Datorren apirilaren 2an Bertizko Jaurerriko Parke Naturalak Basoen Eguna ospatuko du. NaturClima Poctefa proiektuaren barruan antolatu da jardunaldia, eta 11:00etatik 17:00etara izango da. Ipuin-kontalaria arituko da haurrentzako, eta helduek ibilaldi gidatua egingo dute. Goizean, haurrentzako ipuin-kontalaria eskainiko da gaztelaniaz eta euskaraz, eta helduentzako ibilaldi gidatua. Arratsaldean, “Zuhaitz zaharrak, bizitzaz betetako zuhaitzak” erakusketa aurkeztuko da. Erakusketa apirilaren 30era arte egongo da ikusgai.

Hala, jarduera presentziala izango da berriro; izan ere, 2021ean onlineko mintegia egin behar izan zen, non hainbat adituk basoekin eta klima-aldaketarekin lotutako gaiak landu baitzituzten.

Bertizko Jaurerria Natur Parkea

Bertizko jaurerria Nafarroako Gobernuaren natur parke bat da, 2.040 hektarea hartzen dituena Bertizaranako udal mugapearen iparraldean. Parkeko alderdi gehiena oihana da, 1.869 ha baititu. Parkeko sarreran lorategia dugu, iragan mendearen hasierakoa, oso ederra. Pedro Cigak landareen hainbat espezie ekarri zituen bertara eta, Bertizko klima goxoari esker, aise hazi dira.