Bertizko Jaurerriak Basoen Eguna hartu zuen

05/04/2022 | Albisteak

Apirilaren hasieran denboraleak Nafarroa gurutzatu eta haren zati bat elurrez estali bazuen ere, Bertizko Jaurerria Natur Parkean, pasa den apirilaren 2an, Basoen Eguna ospatzeko ekitaldiak egin ziren. Jardunaldi osoan, lorategi historikorako sarrera doakoa izan zen.

Goizeko 11:00ak inguru, Bioma Forestaleko Oscar Schwendtner-ek bisita gidatu bat zuzendu zuen parketik. 15 pertsonak parte hartu zuten, izena eman baino gutxiagok, eguraldi-iragarpen txarraren ondorioz. Paseo atsegina izan zen, 6,5 kilometro ingurukoa eta hiru bat ordukoa; hartan, parte-hartzaileek basoaren sekretuak eta klima-aldaketarekin duten harremana aurkitu behar izan zuten.
12:30ean, 27 umek Izaskun Mujikak egindako euskarazko ipuin-kontaketan parte hartu zuten; jarduera horrek ere basoa izan zuen ardatz.

Bukatzeko, 16:30an, bisita egin zen “Zuhaitz zaharrak, biziz betetako zuhaitzak” erakusketan barna, Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkarteko Susana Cárcamoren eskutik. Erakusketak zuhaitz zaharren dinamika aztertzen duten bi panel eta 14 argazki hartzen ditu. Argazkiak, zehazki, kolektiboak 2007tik antolatu duen nazioarteko argazki-lehiaketatik zetozen. Erakusketa apirilaren 30era arte dago ikusgai, ordu hauetan: asteartetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara (apirilaren 11tik 24ra, 19:00ak arte)

Basoen Egunaren jardunaldia NaturClima proiektuaren esparruaren barruan gauzatu zen, iaz bezala. Bertaratutakoei proiektuaren koadernoak eman zitzaizkien, hitzaldian-paseoan azaldu ziren gauza interesgarriak jaso ahal izateko.